GAZTE EKOLIDERRAK proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoan jasangarritasunaren alde gogoz arituko den gazte sare formatu eta aktiboa sortzea da. Proiektu hau Kutxak garapen jasangarriaren alde eta gazte lidergoaren alde egiten duen apustuaren ondorioetako bat da. Trebakuntza eskaintzan esparru anitzetako unibertsitateko irakasleak, erakundeetako ordezkariak, profesionalak, elkarteak, adituak, aktibistak, mendizaleak eta bestelakoek parte hartzen dute, garapen jasangarria eta lidergoa ikuspuntu ezberdinetatik landu ahal izateko.

18 mar 2010

Etxarri-Larraungo Arotzenean egon ziren Gazte Ekoliderrak


Joan den asteburuan Etxarri-Larraunen Kutxak duen ingurumen heziketarako Arotzenea etxean egon ziren Gazte Ekoliderrak.
Proiektuak eta lan ildoak zehazten aritu ziren baina tartean izan zuten jasangarritasunaren inguruko hausnarketa mordoska egiteko aukera ere.
Larunbat arratsaldean Josu Iztueta bidaiari ezagunarekin aurreikusitako mendi buelta bertan behera geratu zen, elurra baitzen Nafarroako bazter hartan ere. Herrian barrena egindako bueltaxka azkar batekin konformatu behar izan zuten. Horren truke, Iztuetak bere ibileren nondik norakoak azaldu zizkien.
Ondoren, Gorriti artzain, eskultore, zurgin eta margolariaren Arribeko etxe-museora joan ziren haren gogoetak entzutera. Sukalde txokoan bukatu zuten kontu kontari artistarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario