GAZTE EKOLIDERRAK proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoan jasangarritasunaren alde gogoz arituko den gazte sare formatu eta aktiboa sortzea da. Proiektu hau Kutxak garapen jasangarriaren alde eta gazte lidergoaren alde egiten duen apustuaren ondorioetako bat da. Trebakuntza eskaintzan esparru anitzetako unibertsitateko irakasleak, erakundeetako ordezkariak, profesionalak, elkarteak, adituak, aktibistak, mendizaleak eta bestelakoek parte hartzen dute, garapen jasangarria eta lidergoa ikuspuntu ezberdinetatik landu ahal izateko.

23 mar 2010

'Pasaia badia' performancea


Pasaiako badiaren eraldatzearen inguruan hausnarketa, performancea eta DJ saioa antolatu du Imanol Iraola Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak. Pasaian bertan izango da, larunbatean, hilak 27, Trintxerpeko alkate ordetzan.

18 mar 2010

JOSU IZTUETA, BIDAIARIA: «Gazteak ginen, ez genekien zer nahi genuen, baina bai zer ez genuen nahi»


Larunbat arratsaldean Josu Iztueta bidaiariarekin mendi buelta egiteko asmoa zuten Gazte Ekoliderrek. Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu ordea, eta etxe barruan geratzea erabaki zuten. Baina Iztueta ez zen esku hutsik joan Arotzeneara: munduan barrena bizitutako bere ibileren kontaketa ekarri zien. «Gazteak ginen, ez genekien zer nahi genuen, baina bai zer ez genuen nahi» esan zuen Iztuetak hasi aurretik. Inbiritan eta aho zabalik utzi zituen Gazte Ekoliderrak.

Etxarri-Larraungo Arotzenean egon ziren Gazte Ekoliderrak


Joan den asteburuan Etxarri-Larraunen Kutxak duen ingurumen heziketarako Arotzenea etxean egon ziren Gazte Ekoliderrak.
Proiektuak eta lan ildoak zehazten aritu ziren baina tartean izan zuten jasangarritasunaren inguruko hausnarketa mordoska egiteko aukera ere.
Larunbat arratsaldean Josu Iztueta bidaiari ezagunarekin aurreikusitako mendi buelta bertan behera geratu zen, elurra baitzen Nafarroako bazter hartan ere. Herrian barrena egindako bueltaxka azkar batekin konformatu behar izan zuten. Horren truke, Iztuetak bere ibileren nondik norakoak azaldu zizkien.
Ondoren, Gorriti artzain, eskultore, zurgin eta margolariaren Arribeko etxe-museora joan ziren haren gogoetak entzutera. Sukalde txokoan bukatu zuten kontu kontari artistarekin.

12 mar 2010

Asteburua Arotzenean


Asteburua, martxoak 12 eta 13, Etxarri-Larraungo Arotzenea ingurumen hezkuntzarako etxean emango dute Gazte Ekoliderrek.

Goizean etxe barruko lanak egingo dituzte, antolaketa, lan banaketa, gaien banaketa eta abar bezalakoak eta arrratsaldean Josu Iztueta bidaiariarekin mendi buelta egingo dute.

Eta bukatzeko, Gorriti eskultore, zurgin, margolari eta artzainaren etxe-museoa ikustera joango dira.

1 mar 2010

Gazte Ekoliderrak 2010

Gazte Ekoliderrak proiektuak bere aurkezpen bideoa aurkeztu du! Motion graphics teknikaren bidez egindako bideo hau proiektu berri honen aperitifa besterik ez da … Zeren zain zaude? Ikus ezazu hementxe bertan edota youtuben.