GAZTE EKOLIDERRAK proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoan jasangarritasunaren alde gogoz arituko den gazte sare formatu eta aktiboa sortzea da. Proiektu hau Kutxak garapen jasangarriaren alde eta gazte lidergoaren alde egiten duen apustuaren ondorioetako bat da. Trebakuntza eskaintzan esparru anitzetako unibertsitateko irakasleak, erakundeetako ordezkariak, profesionalak, elkarteak, adituak, aktibistak, mendizaleak eta bestelakoek parte hartzen dute, garapen jasangarria eta lidergoa ikuspuntu ezberdinetatik landu ahal izateko.

30 may 2011

Txanponaren bi aldeak (Gaizka Bernando)


“Eco-ciudad, ciudad del futuro”, horixe zioen ikusi berri dudan telebista programak eta horixe izan da oraingoan, behin eta berriz hausnarketa berdinera eramaten nauen arrazoia.

Kotxe hibridoak, elektrikoak, bioerregaiak etb.Gizarteak egun bizi duen ingurumen krisiaren aurka “sendagai miragarriak” dirudite. Baina, zer da errealitatea eta zer fikzioa? erakusten diguten alde politak ba al zakarragorik?

Guztiontzat oso ezagunak diren adibiderekin esplikatuko dut.

Kotxe elektrikoak. Beren mugimendurako beharrezko energia, elektrikoki lortzen duten higikariak. Ez dute berotegi efektuko edo euri azidoaren sortzaile diren gasik isurtzen. Erregai fosileko motorrekin alderatuta,oso isilak dira, hiri inguruneetan erabiltzeko ezin hobeak. Honaino ados. Baina gauza on guztiek alde kaskarragorik ere ba omen dute, eta noski, kotxe elektrikoek ere bai. Lehenago esan bezala, energia elektrikoa darabil teknologia honek energia iturri bezala. Baina nondik lortzen da energia elektriko hori? Gehienetan jasangarriak ez diren iturrietatik hain zuzen ere. Energia termikotik, eta nuklearretik hein handi batean eta proportzio txikiago batean berriztagarriak diren energia iturrietatik. Beraz honek guztiak zer dakar? Kotxe elektrikoak beraiek ez dutela emisiorik sortuko, baina jasangarraik ez diren energia iturrien dependetzia dutela. Eta noski,zeharka bada ere, kontaminazio sortzaileak direla.

Kotxe elektrikoak batetik eta bioerregaiak bestetik.

Bioerregaien kasuan, hauen erabilera ez da motor elektrikoena bezain “garbia”. Hauen erreketak, produktu bezala, karbono dioxidoa bazelako berotegi gasak( beste hainbaten artean) sortze baititu. Baina industria honetako komertzialek diotenez;

“…el balance global del uso de estos bio-combustibles es neutro…”

Eta, zer esan nahi du balantze global neutruak (beste kasu batzuetan bezala, hemen ere gauzak garbi ez uztean datzala arrakasta iruditzen zait)? Erreketan sortuko diren gasak, erregaiaren lehengai diren landareek erabiliko dutela hazkuntzarako. Adibidez, Bietanola sintetizatzeko lehengaia soja izan daiteke, eta sojak bere hazkuntzarako karbono dioxidoa erabiliko du. Zein karbono dioxido? Motorretan, erreketan, sortuko dena hain zuzen. Honaino ere ados. Baina, ez al da idealista xamarra izatea, Brasilen landatuko den sojak, Alemaniako kotxe batek sortuko duen karbono dioxidoa neutralizatuko duela esatea?
Bestalde, adibidez, Brasileko landa inguruan sojak berebiziko garrantzia du elikaduran. Pentsa, brasildarrek, 1euro/kg ordaintzen dutela soja lortzeko eta industria kimikoak, bioerregaiak lortzeko soja bera 2euro/kg ordaintzeko prest dagoela. Zer dakar honek?...txiro denak txiroago eta aberatsak gero eta aberatsago izaten jarraituko dutela. Jasangirria ote?

Baina demagogia hau guztia, tamalez, ez da aurreko bi kasuetan bakarrik ematen. Ingurumenaren inguruan sarri-sarri ikusten den dibalentzia baita.

Eta honekin guztiarekin zer? Ez dut inondik inora, teknologia hauek, orain daudenak baino okerragoak direnik esan nahi, ezta gutxiagorik ere, baina kritikoak izatea eta gauzak bere osotasunean aztertzeak bere biziko garrantzia duela uste dut, are gehiago informazioaren anbiguotasuna handia dela jakinik. Honela datu objektiboetan oinarrituz bakoitza iritzi subjektibo bat atera dezala, beti, txanponaren bi aldeak aztertuz.

25 may 2011

Transition (Imanol Goenaga)



Iraultzarik inor gutxik espero duenean, ahalmen transformatzailea inoiz baino gehiago, norbanakoari dagokio. Eraldaketa hau da funtsean Transition egitasmoak bilatzen duena. Gizarte iraultzarik ez, baina, gizarte modernoen egoera aldatzera doa eta horren aurreko jabetze eta ekite ariketa da Transition, trantsizio lasaia, trantsizio errealista, norbanakoa eta ingurua eraldatu nahi dituena, aberastuko dituena, ekonomia apalago eta balidadibe murritzagoekin baldin bada ere.

Oparotasun garaiaren amaiera iritsi dela argi utzi du krisiak, baina, guztia ekonomiaren moteltze zikliko batera murriztea, begiak ixtea da. Aldaketa garaian gaude eta garaiak geu aldatu baino lehen, aldarazi dezagun guk datorkiguna. Transition mugimendua etorkizuneko lur hori jorratzeko laietako bat da, beharbada errealistena.

Denboran atzera egin beharko dugu Ingalaterrara. Hara begiratuta helduko gara Transitionen muinera, Ingalaterrako hego-mendebaldera, Totnes herrira, Transition Town-etako lehenetakora (Irlandan, Kinsale-n hasi ziren lehen egitasmoak) eta dagoeneko, mugimenduaren ikur ere bilakatu dena. 2005ean, bertan garatu zuten ideia Rob Hopkins ea Naresh Giangrande irakasleek. Neurri ertaineko komunitatea hartu eta klima aldaketaz eta petrolioaren gailurraz (peak oil famatua) jabetu zituzten herritarrak.

Hain zuzen, neurriz kanpoko petrolio-hobirik aurkitu ezean, ezin dugu ukatu petrolio ekoizpenak jada jo ez badu, laster joko duela goia. Agortzen bidean den erregaia dugu eta epe motzean ordezka lezakeen iturri berririk aurkitzea ez da aureikusten. Hornikuntza ez da bapatean etengo, baina, gainbehera badator, apur apurka bada ere, eta garapen ekonomikoak ere, ezinbestean, pareko bidea hartuko du, gure ekonomia, erregaiarekin ertsiki lotua baitago.

Petrolioak bermatu du arrakasta ekonomikoa eta petrolioari esker hazitako herrialdeek, urritasuna sumatu ahala, beherazko malda hartuko dute. Petrolioa diodanean, erregai, plastiko edota beste gai kimikoak ere kontuan hartzen ditut, hazkunde ekonomikoaren hezurra eta haragia izan dira (aldi berean, arazoen iturri). Sobera hitzegin dugu berotegi efektuaz, kutsadura ala basoen soiltzeaz... hauxe baita eguneroko ogia.

Gauzak dauden moduan utzita, irudimen ariketa nekezik egin gabe eta petrolioaren eskasia ikusita, ondorio garbia da urritasunak lehenik, prezioen gorakada itzela ekarriko duela, ondorioz krisia areagotuko dela eta hori gutxi balitz, petrolioak gerrate are latzagoak piztuko dituela.

Hamar, hogei, hogeita hamar urte barru gerta daiteke, data zehatzik ezin igarri, baina logika huts eta garbiak dakar iragarpena.


Erregai fosil gutxiagorekin (ala gabe) bizitzen ikasi beharra dagoela argi dago hortaz, Transitionen funtsetako bat, ezbada garrantzitsuena, hauxe da. Gakoak: formakuntza, tokiko ekonomiaren sustapena, ingurugiroaren errespetua eta, noski, erregai kontsumoaren murrizketa ahalik eta handiena.

Azken horretan dator, aurrez azaldutako transformazioa, egunerokoan hartutako erabakiek ekarriko dute pentsalmoldearen eta ohituren aldaketa, ondorioz, baita gizartearena ere eta antolaketa ekonomiko berria ezinbestekoa izango da.

Gizarte iraultza horizontala da hori. Aberastasuna pertsonala da eta, ekonomikoak ez bezala, aberastasun horren etekinak ez dira gerokoak, prozesuan bertan parte hartuta datoz hazkunde pertsonala, hau da, ongizatea, guztiok bilatzen dugun hori, eta garapen ekonomikoak ekarri ez duena. (puntu hau ere gutxik ukatuko dute).

Egun hauetan Madriden eta beste hainbat tokitan, Politikari eta sistemarekin kexu diren horientzako erantzun egokia izan daiteke Transition ekimena, norbanakoaren erabakia baita gauzak aldatzeko bidea.

Mugimenduaren diskurtsoak berak ere pista argigarriak ematen ditu. Egoeraren aurrean hiru jarrera mota bereizten dituzte eta Transition laugarren bidea erraztera omen dator.

Zera, pentsa genezake, egoera ez dela hain larria eta etorkizunean gauzek modu antzerakoan jarraituko dutela, agian azkarrago eta politagoa izango dela etorkizuna, beste gabe; pentsa genezake, apokalipsia datorkigula gainera eta; hirugarrenik, imagina dezakegu garapenak eta teknologiak konponduko dizkigula arazo guztiak etorkizunean. Baina garapen mota honetarako hain beharrezkoa den petroliorik gabe, nola?

Transitionek tokiko komunitateei egoeraren aurrean moldatzeko malgutasuna izaten erakutsi nahi die eta petrolioaren gailurraren zein klima aldaketaren latzena ekiditen lagundu. Energia behar gutxiagoko bizitza bai baina gehiago betetzen zaituena, horra lema.

Erantzunak eta ekimenak mila izan daitezke eta horietako asko aurkitzeko gure ingurura ere begira genezake, Transition Townik oraindik ez badago ere (dagoeneko 160 herri daude munduan zehar proiektu eta asmo ezberdinekin) filosofia horrekin bat etor daitezken makina bat iniziatiba daude dagoeneko martxan. Kontsumo taldeak, bertako nekazari eta ekoizleekin hornitutako supermerkatuak zabaltzeko proiektuak, elkartrukeak, bigarren eskuko azoka edota arropa konpondu eta sortzeko ikastaroak, garraioa antolatzeko taldeak... Ekimen apalak baina transition ekimenak, inondik inora.

6 may 2011

KOMUNIKAZIOA ETA LIDERGOA


“Presidentea, ohi bezala, entzuleak hunkitu nahian ari zen; baina, zirudienez, hunkitu baino gehiago, entzuleei barre eginarazten ari zen, batez ere. Zer ariko ziren pentsatzen? Ez zioten ulertzen, agian? Edo, beharbada, ondoegi ulertzen zioten?”
Historian zehar lidergoa eta komunikaziorako trebetasuna eskutik etorri dira, agian txanpon berdinaren bi aldeak direlako. Hortxe ditugu, adibidez, Zizeron, Churchill, Martin Luther King edota Hitler, denak masa-lider izugarriak, ematen zituzten diskurtsoak guztiz eraginkorrak baitziren euren komunikazio-gaitasunei esker.
Erlazio hau oso argi azaldu zuen Makiavelok bere “Printzeari” eskaini zizkion aholkuetan. Idazlearen ustez, agintari batentzat ez zen hain inportantea nolakotasunak izatea, baizik eta hauek izatearen itxura egitea, betiere herriaren aurrean. Horrela, komunikazio politikoaren irizpideak ezarri zituen, irudiaren garrantzia azpimarratuz.
Politikaren munduan hainbat urteetan ibilitako gizona, kultur klasikoaren maitale, Makiavelok ondo zekien zertaz idazten zuen. Antzinako grekoen erretorika eskoletan bezala, jakin bazekien zein inportantea zen limurtzeko abilezia lantzea gobernura iristeko. Honen guztiaren ondorioz, etika politikatik bereizi zuen eta behin betiko geratu ziren balio moralak egokitasun sozialaren menpe.
Mendez mende mila era ezberdinetan izan da mezu hau egokitua eta badirudi ez duela indarrik galdu, kontuan izanik gaur egungo agintariak disimuluaren errege bilakatu direla, komunikabideen hedapen zorabiagarria dela medio. Ondoegi barneratu dutenez iritzi publikoarentzat “dena” baino gehiago “uste dena” dela funtsezkoena, errealitatearen eta itxuraren artean mugitzen ikasi dute, euren benetako intentzioak ezkutatuz, estrategiazko joko batean ariko balira bezala.
Baina sarritan gertatzen da etxean ezaguna egiten den erretorika, gaizki aditzen dela atzerriko belarrietan. Are gehiago, arazoak agertu daitezke lidergoa soilik komunikazio-ahalmen zein teknikenetan oinarrituta dagoenean (eta ez eraginkorragoak –benetakoak– diren akzio edota politiketan). Hauxe bera irudikatzen du Oliver Sacks-ek bere “Emakumea kapelarekin nahasi zuen gizona“ liburuan, honako kasuan:
Ospitale batean presidentearen hitzaldia telebistan. Gaixoen artean ohizkoa ez den publikoa adi-adi: afasikoak. Hauek garuneko desoreka batengatik ezin dituzte hitzak ulertu eta hizkuntza ez-berbalean oinarritzen dira besteek diotena ulertzeko. Presidentearen keinuak, bere hitz jarioa ez bezala, kontrolaezinak (pentsaezinak) direnez, afasikoek gezurtzat hartzen dituzte, hauen algara eta txantxak eraginez.
Beste guztiek ordea, liluratuak dirudite; buruarekin baieztatzen, ezpainekin irribarre egiten presidentearen irudi pixelatuari. Garunean desorekarik ez badute, eta bai hitzak bai keinuak ezagutzeko eta ulertzeko gai badira, orduan hausnartzekoa da zergatik dauden hain gustura hitzaldiaren efektuaren menpe.
Ez ote dira azken hauek benetako gaixoak?

2 may 2011

Ibaia guztion ondarea hitzaldia

Ura, ibaiak eta herriak dokumentala

Ekainak 23, osteguna, 19:00etan Gipuzkoako Argazkilari Elkartean Cristina Enearen eskutik.
Hizlaria: Pedro Arrojo, Zaragozako Unibertsitateko Ekonomia Analisien irakaslea

Planeta Urdinean bizi gara, Ur Planetan. Hala ere, 1.100 milioi pertsonak ez dute edateko ura eskuragarri, eta hori dela-eta 10.000 pertsona inguru hiltzen dira egunero, gehienak haurrak. Arrojok uraren kudeaketa zientzia ekonomikoen ikuspegitik aztertuko du bere hitzaldian, ekosistemen kontserbazioa azpimarratuz.

26 abr 2011

HONDAKINIK ONENA SORTZEN EZ DENA (Garazi Fernandino)


Ez al zaizue inoiz gertatu supermerkatutik bueltatzerakoan, erosketak ateratzen dituzuenerako plastiko eta paperez betetako poltsa berri bat duzuela birziklatzeko prest?

Poltsa horretan, yogurrak biltzen dituen kartoia, fruta-barazki poltsatsoak, latak lotzen dituen plastikoa, eta abar, izango dira, hau da, erosketa egin eta 10 minutu beranduago hondakin bihurtu direnak. Zabor-ontzia pixkanaka betetzen joango da, erositakoa kontsumitzen goazen heinean. Ontzia betetzen dihoala, galdera bat datorkit burura: Nola da posible, hain denbora gutxian hainbeste hondakin sortzea? Nik hondakinak sortzea interesatzen zaion norbait dagoen sentsazioa dut.

Baina, zeintzuk izan daitezke egoera honetatik etekina ateratzen ari direnak? Produktu horiek sortzen dituzten empresak al dira? Agian, beraiek baitira hondakinen kudeaketaz arduratzen direnak. Edo politikariak al dira? Askotan, gobernatzen duten herrietan birziklapen portzentai altua dutela esatea interesatzen zaiela bait dirudi. Kasu honetan, Iñaki Antiguedadek behin esan zuen bezala, kontuz portzentaiekin! esango nieke. Izan ere, hauek ez dira beti bide jasangarrienatik goazenaren seinale. Nire ustetan, helburua, ez baita gero eta birziklapen portzentai altuagoak izatea (gero eta hondakin gehiago sortzen dugun bitartean) baizik eta ahalik eta hondakin gutxiago sortzea.

Guzti hau kontutan hartuta, zein da egoera honen erantzulea? Argi dago, gu kontsumitzaileak garenez, gure ardura partea dugula. Adibidez, erosketak egiterako orduan, modu jasangarri batean egin ditzazkegu, ahalik eta hondakin kopuru murritzena sortzeko. Esaterako, behar duguna bakarrik erosiz eta produktu egokiak aukeratuz. Behin hondakina sortuta, gure ardura da ere, hau berrerabiltzea eta posible ez denean birziklatzea. Baina, gure erantzukizuna mugatua da. Izan ere, erabakiak nagusiki produktua iada merkatuan dagoenean hartzen ditugu.

Empresek aldiz, produktuen diseinua erabakitzeko ahalmena dute. Horregatik, nire ustez, egoera honen aurrean, arduratsuagoak izan beharko lirateke, sortzen dituzten produktuak, denbora gutxian hondakin bihurtu ez daitezen. Adibidez, beharrezkok ez diran estalkiak kenduz, berrerabiltzeko erraztasuna duten ontziak eta botilak diseinatuz eta abar.

Beste aldetik, politikariak, “hondakinik onena, sortzen ez dena” esaldia, propaganda egiteko erabiltzeaz gain, neurri zehatzen bidez praktikara eramango balute, interesgarria izango litzateke.

Hala ere, etorkizunari esperantzaz begiratu behar diogu, pixkanaka bide egokirantz pausoak ematen direla bait dirudi. Eta Ekoliderrok bide horretan aurrera goaz!!
Honekin lotuta, aurreko astean irakurri nuen berri baten esteka pasatzen dizuet :
http://www.noticiasdenavarra.com/2011/03/14/vecinos/bortziriak/sardinas-frescas-al-tupper-en-bera

Garazi

12 abr 2011

Ekofeminismoa: Bi mugimendu sozial harremanetan jartzen dituen gorputza (Jone Ugarte)


Azken aldian nire buruan bueltaka dabilen hitza da ekofeminismoa. Hainbat artikulu eta elkarrizketa irakurri ditut gaiaren inguruan baina oraindik ez daukat oso garbi zer den eta zerbait idazten hasten naizen bakoitzean utzi egiten dut, erantzunik eman ezin diedan galdera berriak etortzen bait zaizkit burura. Gauza bat argi gelditu zait: ez dago ekofeminismo bakarra, garapen iraunkorrean dagoen ideologia bat da eta korronte ezberdinak ditu. Egun, bi korronte nagusi bereizten dira: alde batetik, esentzialista eta espiritualistak ditugu. Emakumearen eta naturaren arteko enpatia biologikoan oinarritzen dira eta emakumeek natura ulertzeko modu berezi bat daukagula diote. Bestetik, konstruktibistak egongo lirateke. Korronte honetan kokatzen direnek ez dute natura eta emakumearen arteko lotura termino espiritualistetan kokatzen. Hauek emakumeak historian zehar etxeko ekonomiarekin izan duen harremanean oinarritzen dira emakume-natura harremana azaltzeko. V. Shiva, Carolyn Merchant, B. Agarwal, Barbara McLintocketik, Reachel Carson, Barbara Holland Crunz… esentzialista, espiritualista zein konstruktibista, guztiak dira ekofeministak eta azken finean helburu berdinarekin ari dira lanean: garapen txarrak emakumeen eta naturaren kontra eraiki dituen estrukturak askatzen. Ekintza ekofeministen artean Chipko (India iparraldea) emakumeen kasua aipatzen da. Hauek zuhaitzak besarkatuz Himalayako oihan guztiak galtzea eragotzi zuten. Beste adibide batzuk Pachimadako (India) emakumeen kasua, Ingalaterrako Greenham Common edo eta Estatu Batuetako Love Canal izango lirateke. Uraren erabilera eskubidea aldarrikatu zuten lehenengoek, misil baseen ixtea lortu zuten bigarrenek eta kutsadura kimikoaren aurka agertu ziren azkenak. Baina…ez al da hobe emakumeek eta gizonek bata bestearen alboan jardutea? Ba al dauka zentzua berdintasunaren izenean desberdinketa bat egiteak? Benetan al dauka emakumeak naturarekiko enpatia biologiko bat? Praktikan zein da ekofeministen lana? Berdina al da ekofeministen borroka hegoaldeko herrietan eta gurean? Ekomatxismoa existitzen al da? Nola aplikatu dezakegu ekofeminismoa eguneroko bizitzan? Galdera asko eta momentuz erantzunikk ez. Ea norbait animatzen den!

Jone Ugarte

Bukatzeko poema bat:

Aihenbelarra belarrietatik irteten zait ari,

Neure begiek pisilo mugikorretan

ari dira bihurtzen eta

ahoa lore moratuez

bete zait jada.

Nire sustraiek oztopatzen dute logela,

gauza guztiekin nahasten naiz.

Neure hankek zorua

apurtzen hasia dute.

Nahastu nahian…

Nire ahoa jada lore morez beteta

gatzagi da nire gorputza.

Eta aihenbelar nago.

Arantzadun.

Bakartasunean.

Natura bihurtuta…

Metamorfosia ( Belli, G., 1992)

28 mar 2011

ITSAS GARBIKETA ETA PERFORMANCEA (Maitane Alvarez)

Gaur egun ezinezkoa da ozeanoa garbitzea, beraz irtenbiderik hoberena hondakinen ekoizpena jatorrian murriztea izan daiteke, baina nola lortzen da hori? Lehenik eta behin, banakako eta talde edo erakundeen jarrera arduratsuan lan egin behar da eta horretarako ezinbestekoa da jendea kontzientziatzea. Azken hau izan zen hain zuzen ere ekoliderrok, martxoaren 26an, larunbata, aurrera eraman zituzten ekintzen helburu nagusia. Azken urteotan bezala aurten ere itsas zabala lege gabeko gune bilaka ez dadin, berotegi efektu nahiz itsasoko legez kanpokoen kontra borrokatzen duen Surfrider Foundation elkarteak, itsas ertzeetako hondakinak murriztearen aldeko Itsas ekimenak izena hartzen duen ekitaldia antolatu du. Ekoliderrok eta Igeldoko gazte talde batek ez dugu ekitaldi horretan parte hartzeko aukera galdu nahi izan eta martxoaren 26an, Igeldoko Agiti eta Leska senaiak garbitzeko konpromezua hartu genuen. Ekintza goizeko 10etan elkartu eta hondartzarainoko ibilbidearekin hasi genuen eta ondoren garbiketa 11etatik eguerdiko 14etararte. Hiru ordutan bakarrik, Gipuzkoa nahiz Bizkaiako 32 gazteren artean 14 metro kubiko zabor jaso genituen.


Arratsaldean, ekintza ahaztu ez zedin eta ureko hondakinen aurrean jendea sentsibilizatzeko, goizean garbiketan parte hartu genuen Ekoliderrok eta gure lagunek Performance bat antolatu genuen Donostiako Koldo Mitxelena liburutegiko sarrera parean. Antzerkiaren xedea jendeari itsasoan dauden hondakin kantitate handien berri eman eta sentsibilizazio bat lortzea zen. Helburua lortzeko jendearen arreta piztuko zuen zerbait egin behar zen eta zaborrez beteriko hondartza bat irudikatzea pentsatu genuen, eta egin. Lehenengo, hondartzako traste guztiak (aulkiak, toailak, palak, itzalkina, etb.) Artzain onaren plazan kokatu eta arroparen gainetik bainujantzi nahiz pareoak jantzita, musika piztu eta udako abesti ezagunenekin dantzan aritu ginen. Aitaren batean hantxe genden denak hondartza egun polit batez gozatzen. Bapatean, zaborrez beteriko FCC-ko kamioia iritxi zen eta plost! Hondakin eta hondakinen usai atseginez inguratuta geratu ginen. Arratsaldeko 6etatik eta ordu betez, zaborrarekin jolasean ibili ginen jendeak arreta eta kuriositatez begiratzen zuen bitartean. Ziur nago arratsalde horretan Donostiako zonalde ezagun horretatik igaro ziren guztiek, eta ez ziren gutxi izan, pentsatu zuten lehendabiziko gauza zabor horren tartean egon behar ez izatea izan zela. Hausnarketa hori egitera iritsi baziren seguru aurrerantzean zaborra botatzean, nora botatzen duten kontu handiagoan izango dutela, edo hori espero dugu.

Beraz, nola edo hala, hasieran ezarritako helburua betetzat ematen dugu!

Eta eskerrik asko gurekin batera parte hartu zenutenoi!

25 mar 2011

Gatazkak (Leire Lopez de Munain)


Gaztazkak bideratzeko estretegiei buruz hitzegiten dugunean zertaz ari gara?

Zergatik da garrantzitsua hau talde baten barruan? Galdera asko dauzkagu honi buruz eta hauei erantzuna ematen zailatiko naiz.

Zergatik agertzen edo sortzen dira gaztakak argitu behar dugu lehen baitlehen, batzutan iritziak ezberdinak diralako edota dauden errekurtsoak eskasak diralako, kideen artean dezadoztasunak daudelako...

Baina gatazkei bukaera emateko, lehenego hauek ulertzen zailatuko gara;

Gaztaka guztiak fase batzuk izaten dituzte. Lehenik eta behin, taldean arazo edota problemarenbat agertzen baldin bada, hau identifikatu behar dugu. Zergatik egiten dugu hori? Erraz!! Hori jakinda erraza da erantzuna aurkitzea. Horren aurrean erantzunak eta alternatiba berriak bilatu behar dira, ondoren hauek baloratu eta hauek adosten direnean erabaki dena martzan jarri behar da. Eta azkenik erantzunaren balorazioa eman behar da. Azken balorazio hau oso garrantzitsua da. Hau da, horrela badakigu gatazka amaitu den edo oraindik ere jarraitzen badu.

Irakurrita oso erraza ematen du, hala ere, askotan mediatzaile baten laguntza behar izaten da . Honen papera izaten da pertsona guztiei ahotsa ematea eta arazoa beste perpektiba batetik ikustea.Niretzat hau da klabea. Askotan gatazkak agertzen dira guztion iritziak kontutan izaten ez direlako edota ematen diren ikuspuntuak gatazkarekin kutsatuak daudelako. Gauzak hasieratik adostasunez egiten baldin badira eta guztion iritziak entzuten baldin badira, errezagoa izaten da gaztakarik ez izaten.

Beraz, gatazka baten parte baldin bagara, batez ere, proiektu edo lan bat egiterako orduan, hoberena kide guztiak biltzea eta baita ere pertsona bat gatazkatik kanpo mediatzaile bezala haritzeko.

Beraz esaten den bezala, hitzegiten pertsonak ulertzen dira.

21 mar 2011

Arazoak aztertzeko era bat (Sheila Padrones)


Aitor parkera iritsi bezain laster beste ume guztiak han dagoen txabolatxotik korrika jaitsi dira. Bat izan ezik. Nor da? Zer ari da hor goian? Nola liteke? Asierrek ezin du sinetsi. Mehatxu begirada botaz hurbiltzen zaio, haserre.

-Aizu! Alde hemendik! Hori nire lekua da-eta!-dio.
-Baina ni lehenago iritsi naiz... Hemen nengoen…-erantzun dio umeak, lasaitasunez.
-Baina zu hemen zauden lehenengo aldia da!
-Baina gaur zu baino lehenago iritsi naiz! Gainera zu baino zaharrago naiz!
-Zergatik ez dugu denok batera jolasten?- ausartu da galdetzera Miren lotsatia.
-Zaude isilik! Inork ez dizu ezer galdetu!- oihukatu dio Asierrek berehala.

Miren gaixoak atzera egiten du, neba txikia atzean ezkutatuta duelarik. Halako erantzunei ohituta dago eta badaki, eskarmentuz, hobe dela isilik egotea Aitorren aurrean. Honek etenaldia aprobetxatu du txabolara igotzeko eta inork ikusi gabe bestea bultzatu du. Hau, ordea, ez da geldirik geratuko eta ostiko bat emango dio.

Horrela hasi eta jarraituko da borroka, beste umeek bereari ekiten dioten bitartean. Bata kolumpiora igo da; beste bat txirristan dago jada, ez entzunarena eginez. Bizpahiru ume berriaren ausardia miresten hasi dira eta, honi adore emanez, borroka nola bukatuko den zain daude. Hala ere, inor ez da ausartu borrokan sartzera. Aspaldi ikasi zuten Aitorrekin borrokatzea galtzaile ateratzearen sinonimo dela.

Derrepente heldu bat agertzen da. Honen aurka ez dagoela zer egiterik badakite biek. Xabiren ama da. Bere semea ez dela dirudien bezain lasaia jakinda lepotik heltzen dio; borroka bere erruz sortu izan balitz bezala. Xabier, bere partez, kexatzen da; bere burua defendatzearren egin duela borroka baitaki. Amak, berriz, egundokoak botatzen ari zaizkio.

Xabi astebete egongo da zigortuta, borroka berriz egiteagatik. Aitor haserre geldituko da, oraingo honetan ez baitu bere boterearen berri emateko aukerarik izan eta. Miren bere neba gehiago babestuko du hemendik aurrera. Eta harik eta helduak izan arte, bietako inork ez dio Aitorri aurre egingo. Bestalde, Xabi animatu duten guztiak beldur egongo dira denboraldi batean, honek begitan hartu baititu. Jolasean aritu direnek, ordea, jolasean jarraituko dute; baina inoiz ez dira txabolaren gainaldera igoko.

Egoera honen aurrean, erruduna zein izan den galdetuko genioke geure buruari. Eta Aitorren errua dela bistan dagoela esango genuke. Baina, zergatik ez eman buelta asuntoari? Agian arrazoia zeinek duen ikertu beharko genuke. Ekin diezaiogun, ba, lan honi bakoitzaren egoera banaka aztertuz.

Ama, heldua denez, berak esaten duena egin behar delakoan dago; umeek ez baitakite, haren iritziz, arazo hauek bere kabuz konpontzen. Ikusi dugunez, zaharragoa izatearena ondo ikasi du Xabierrek. Hala ere, antzeman dezakegu aitzaki horrek ez duela balio handirik indarra erabiltzen duenaren aurrean. Baina, zergatik erabili ohi du indarra Aitorrek? Agian, orain arte gauzak horrela lortu ahal izan duelako. Horrela izan da, behintzat, parkeko umeekin edota etxean, bere arrebatxoarekin. Baita kasu asko egiten ez dioten gurasoekin ere. Miren, bere partez, bere esku dagoen guztia egiten saiatzen da, baina bere burua eta bere nebarena arriskuan jarri gabe.

Eta beste guztiak? Xabi animatu dutenek beraien gogoak Xabierren ausardian islatu dituzte, lidertzat hartuz guztien arazoak konpontzen saiatu dena. Ez entzunarena egin direnek, aldiz, ez dute inoiz istilurik edukiko. Baina ezta aukerarik ere. Bere arrazoia beraiekin ez doazen gauzetan ez sartzean datza.

Bakoitzaren arrazoiak aztertuz gero, oraindik pentsatzen dugu Aitorren kulpa dela? Beharbada ez da errudun bakarra izango…

16 mar 2011

Ekoliderrak Argia aldizkarian: Gazte Ekoliderrak. Geroa zaintzeko eragile berriak



Gazte Ekoliderrak egitasmoak ekologia eta lidergoa uztartu nahi ditu. Jasangarritasunaren alde lan egiteko prest dauden gazte sare aktiboa sortzea da helburua. Kontzientzia ekologikotik ekintzetara jauzi egitea da xedeetako bat.

Ekologiak eta lidergoak bat egiten duten egitasmoa Donostiako Zabalegi lursailean Kutxa sortzen ari den Ekogunearen baitan sortu da, eta Eusko Ikaskuntzak eta Cristina Enea Fundazioak ere babesten dute. Itsaso Olaizola egitasmoaren arduradunak azaldu dizkigu ardatz nagusiak.

Ingurumena babesteko beharraren aurrean, eta egungo gizartea jasangarritasunerantz bideratzea erronka handia izaki, eragile berrien premia ikusi dute egitasmoaren antolatzaileek. 18-29 urtera arteko gazteei eta, bereziki, ingurumenarekin sentsibilizatuta daudenei zuzendutako egitasmoa da. 2010ean antolatu zuten lehen edizioa, eta erantzun ona jaso ostean, bigarren edizioa urtarrilean jarri zen abian. Hogei bat diziplinetako 32 parte hartzaile daude aurtengo edizioan eta sei hilabetez ariko dira lanean.


Talde lana bultzatuz

Rockefeller Fundazio estatubatuarrak 1991. urtean abian jarri zuen Lead (Inspiring Leadership for a Sustainable World) proiektuan oinarrituta dago Gazte Ekoliderrak. Garapen jasangarriaren arloa eta lidergoa lantzen dituen nazioarteko formazioa da berau. Egitasmoa Euskal Herriko errealitate eta beharretara egokitu dutela adierazi digu Itsaso Olaizolak: “Eragile asko dago gurean hainbat ekintza burutzen dituztenak; talde ekologistak, feministak, euskalgintzako elkarteak... Elkarrekin proiektu bateratuak egitea ez da sarri gertatzen, ordea. Gazte Ekoliderrak programan hainbat diziplinatako gazteak ekintzara bideratu nahi ditugu, baina talde lanean”.

Trebatu, Ekin eta Izan


Gazte Ekoliderrak egitasmoak hiru fase ditu. Lehen fasea Trebatu izeneko trebakuntza aldia da. Garapen jasangarriari eta lidergoari buruzko ikasgaiak lantzen dituzte unibertsitateko irakasleen, erakundeetako ordezkarien, profesionalen, aktibisten eta mendizaleen eskutik, besteak beste. Ekologiaren dimentsio zabalean, hizkuntza-ekologiaren ikuspegiak ere badu tokia. Gero eta oihartzun handiagoa badu ere, ikuspegi berritzaile hori ez dago gizarteratuta. “Ekologia aztertzeko eta babesteko irizpideak eta ekologia beraren balioak, hizkuntzarentzat ere baliagarriak dira. Bioaniztasunak egun dituen galera arriskuen jatorri berak ditu hizkuntza aniztasunak. Adituek diote egun 6.000 hizkuntza inguru daudela, eta erdia baino gehiago mende honetan desagertuko direla. Askotan oharkabean pasatzen den gaia da hau, eta garrantzitsua iruditu zaigu honen berri ematea. Aurtengo edizioan, Soziolinguistika Klusterrak eskaini du ikastaroa, eta hizkuntza aniztasuna, hizkuntza banaketa eta hedapena, ukipen egoerak, homogeneizatze-arriskuak eta ekosistemen azterketa izan zituzten mintzagai”, adierazi digu Olaizolak. Hizkuntza ekologia praktiken adibideak ere ezagutu dituzte ikasleek. Batetik, Arizmendi Ikastolan lantzen ari diren Bazara programa, hizkuntza ekologia eta identitatea eraikitzen laguntzeko proiektua. Bestetik, Garabide elkarteak egiten duen lana ezagutzeko aukera izan zuten ikasleek. Hizkuntza komunitate gutxituetako eragileekin lankidetza proiektuak hitzartu eta aurrera eramatea da Garabideren lana.


Proiektua diseinatzen

Trebakuntza jasotzearekin batera, ikasleek proiektu bat garatu, diseinatu eta ezagutzera eman behar dute Ekin fasean. Partaide bakoitzak gustuko duen proiektua proposatzen du eta ondoren taldean aukeratzen dira landuko diren proiektuak. Olaizolak jakinarazi digunez, helburua ez da proiektu bat egiten jakitea bakarrik, proiektu hori gizarteratzeko edota plano errealera eramateko tresna eta baliabideak ezagutzea ere ezinbestekotzat jotzen dute. Ondokoak dira iazko ikasleek landutako proiektuak: Mugikortasuna industriaguneetan, Aterpetxeak eta Ekobaserri Eskola barne dituen bidegorri-sare alternatiboa, Biztanleria ekoaktiboa bultzatzeko programa, Berderabiltzen (behin betiko produktuen eta berrerabilpenaren kultura sarea) eta Ez gaude berde (jasangarritasuna eta ekologia ardatz duen telebista saioa). Aurtengo ikasleek aurki erabakiko dute zein proiektu landuko dituzten.

Aitzol Martikorena, 30 urteko igeldoarra (Donostia), Gazte Ekoliderrak 2011 ekimeneko partaidea da. Ekologiaren inguruko gaiekiko beti izan du interesa, beste gazteekin elkarlanean egitasmoak bideratu ahal izatea aukera ona iruditu zitzaion, eta izena eman zuen ikastaroan. “Turismo jasangarriaren inguruko proiektua lantzea gustatuko litzaidake, edo gai honekin zerikusia duen bateren bat. Lan egiteko gogoa eta ilusioa badaukagu behintzat. Orain arte jasotako trebakuntzarekin pozik nago. Ikusiko dugu proiektuak aurrera ateratzen diren ala ez”. Izan ere egitasmo guztiek aurrera egingo duten bermerik ez dago.

Bukatutakoan ere lanean

Izan fasean, parte hartzaileek elkarrekin harremanetan jartzeko aukera daukate eta jasangarritasunaren alde lan egiten jarrai dezakete auzo, herri edo eskualde mailako egitasmoak landuz. Sarea deitzen diote horri eta bi edizioetako partaideak elkartzen dira. Sei hilabetetako lanaren ostean, gazteak Sarean antolatu eta elkarrekin ekiten dute modu autonomoan. Amaia Otazo donostiarrak iaz hartu zuen parte egitasmoan eta aurtengo edizioko koordinatzailea da: “Sarea deitzen diogun horretan, behin trebakuntza saioa amaituta, proiektuak proposatzen eta pentsatzen jarrai dezakete parte hartzaileek. Ez da, ordea, egitasmoak plazaratzeko plataforma bat bakarrik, jasangarritasunaren aldeko ekintzak elkarlanean bultzatzeko bilgunea baizik. Esaterako, Transition mugimenduaren inguruko hitzaldia antolatu dugu, Gipuzkoako parketxeetan habiak jartzeko egitasmoa bideratzen ari gara eta hainbat eremutan identifikatu ditugun jardunbide jasangarrien gida aurkeztuko dugu”.
© ARGIA.com

15 mar 2011

Martxoak 26ean denok Igeldora! Ekoliderren Itsas Ekimena


EKOLIDERREN EKINTZA: IGELDOKO HONDARTZEN GARBIKETA

Ekoliderrak sareak hondartza garbiketa antolatu du Igeldon martxoaren 26ean.

Ekintza honek Itsas Ekimenen baitan Surf Rider-ek kosta garbitzeko luzatu duen deialdiari erantzunten dio. Noski zenbat eta gehiago izan, beraz gonbidatuta zaudete lagundu nahi duzuten guztiak.

Helburua gure itsasertzearen egoera ikustea da eta nola ez ondo pasa eta ingurukoak sentsibilizatzea!

Horretarako 10:00tan hasiko da garbiketa eta arratsaldean (16:00ak aldera) performance-a egingo dute Donostiako Boulevardean. Igeldoko hondartzan burutuko da garbiketa (Agiti bidean)
Nora etorri? 10:00etan Igeldoko autobusaren "camping" paradara edo arratsaldean Boulevardera.

Garbitzeko eskularruak eraman mesedez!

Autobusaren ordutegia:
http://www.dbus.es/es/usuarios/lineas-horarios/16-igeldo

Animatu zaitezte! Denok izan gaitezke Ekolider!

25 feb 2011

Hurrengo saiorako hausnarketa


Aintzane Gascon eta Olatz Goikoetxea
Gatazkak bideratzeko estrategiak / Gatazkak modu eraikitzailean tratatzeko




"Proiektuak aurrera eramateko garrantzitsua da jendearekiko harreman ona izatea, bai taldekideekin baita kanpokoekin ere. Inoiz pentsatu al duzu zein gatazka motari egin beharko diozu aurre? Eta gatazka horiek bideratzeko, zure trebetasunak zeintzuk diren ba al dakizu? Zeure burua ikusten duzu taldekideen arteko arazoak konpontzen laguntzen?"

24 feb 2011

“Así termina la Vida y comienza la Supervivencia” (Oihana Larrea)


(Suwamish tribuko Seattle buruzagia)*

Film baten grabazioaren aurrean gaude. Izenburua jarri (gazteleraz) eta bertan parte hartuko duten pertsoinaiak aurkitzeari ekingo diogu. Hoietako bat ni neu izango naiz.

Nire Herriko Udalak, 1855. urtean Estatu Batuetan presidente zenaren (Franklin Pierce) papera beteko du; herriko beste “basati” asko eta gure taldea ordea, Suwamish tribuko partaideak izango gara, gutako batek liderraren rola egingo duelarik, Seattle buruzagiarena hain zuzen ere.

Udalak, Jasangarritasunaren izenean (erlijio bat bailitzan erabilia egiten den guztia justifikatzeko) herri inguruan gelditzen diren mendi apurrak zulatuko ditu, autoak herritik pasa ez daitezen eta kutsadura maila igo ez dadin ezinbestekoa delako. Gainera, industrigune berriak sortuko ditu lau behi besterik gelditzen ez diren zelaietan, Garapen Iraunkorra hiru hanka dituen mahaia delako eta, garapen sozio-ekonomikoa dakarrelako ingurumenaren zaintzarekin batera.

Hau da, Estatu Batuetako presidenteak, “gure” lurrak erosiko ditu bertan denontzat onurak dakartzan lanak aurrera eramateko, eta guk “gutun” bat idatziko diogu gure ignorantziatik “basatiak baikara eta ezin baititugu gauzak ulertu”. Baina erantzunik izango ote du gure gutun horrek? Estatu Batuetako presidenteak emango ahal dio garrantzirik lur horietan antzinatik bizi izan diren basatiei? Onartuko ahal du lur horiek direla gure jabe eta ez gu beraien jabe? Gaian oso jantzia dagoen presidenteak jakingo ahal du bizirik iraun nahi beharrean, bizitzea nahi dugula eta horretarako diruaz gain dauden beste ondasun preziatuagoak beharrezko ditugula?

…Orain bueltatu gaitezen filmetik gure bizitza errealera, ez ahal zarete inoiz film honetako protagonistak bezala sentitu? Ez ahal duzue inoiz gaur egungo “jasangarritasun” horren aurrean zuen postura erakutsi eta basati hutsak bezala ikusiak izan?

Filmaren bigarren zatia grabatzeko ordua heldu delakoan nago. Beste askotan ez bezala, oraingo honetan estreinatzear dagoen pelikularen atal hau, lehenengoa baino hobea izango da, eta “basatiok”, presidenteari “gutun” bat idazteaz gain, benetan Jasangarria den garapen bat posible dela erakutsiko diogu eta ez bakarrik “jasangarria” izena duena.

Beraz… 3, 2, 1… GRABATZEN!!!!!

Filmeko pertsonaien konparaketak ulertzeko, interesgarria den beste testu bat irakurtzea gomendagarria da, nahiz eta seguruenik gehienek ezagutuko duzuen: “Carta del jefe indio Seattle” http://www.guelaya.org/textos/jefe%20indio.htm

Oihana Larrea

21 feb 2011

Nor da jasangarritasunaren kudeaketaren arduraduna? (Oihana Agirre)


Politikariak izan litezke beharbada? Ausartuko nintzake esatera aspaldian agerian gelditu dela egungo sistema ekonomiko-juridiko-instituzionala ez dela behar besteko eraginkorra izan arazoa bideratzeko orduan.
Epe motzerako irabazien maximizazioa gailendu da beste guztiaren gainetik, horretarako, pertsona edo errekurtsoen esplotazioan oinarritu behar badira era. Adibide gisa, energia sektoreari dagokionean administrazioen jarrera: enpresa handien proiektuen alde apustu egin dute, diru-laguntzak eskainiz eta pribatizazioa bultzatuz, dependentzia energetikoa murriztuko lukeen sektore publiko bat bermatu ordez.
Bada, enpresak ere badira arduradun? Ulertzen dut ondorioak eragiteko ahalmena duten aldetik sortutako eragin horien erantzule ere badirela (kontutan izanda gainera enpresak garapen ekonomikoaren eragile izateaz gain garapen sozialaren eragile ere badirela).
Egun, Enpresen Gizarte Erantzukizuna edo RSC-a pil-pilean dagoen kontzeptua da. Definizioz, enpresek beren kabuz, merkataritza eragiketetan eta beren solaskideekiko harremanetan gizarte eta ingurumen kezkak kontuan hartzea adierazten du.
Egia da, enpresa batzuk konturatu direla legeak betetzearekin nahikoa ez dela. Hala ere, borondatezko konpromiso eta ekimen horiek benetan enpresaren izaera eta balore etikoak barneratuta dituztelako egiten dituzten, edota lehiakortasun eta etekinei begira egiten dituzten jakiteko gogoeta sakonagoa egin beharko litzateke.
Zoritxarrez, oraindik ere, enpresari asko eta asko ezarritako normak eta legeak betetzera mugatzen baitira, eta are okerragoa dena, batzuek isunak ordaindu besterik ez dituzte egiten.
Hala, norbanako gisa, ba al dugu erantzukizunik? Konturatzen gara ezinezkoa dela eredu ekonomiko jasangarri bat bultzatzea hazkunde mugagabeari uko egin gabe, zeinak gainera, hemendik kanpora garapena jasanezina egiten duen (pobrezia, aberastasunaren banaketa bidegabea, esplotazioa, degradazioa, etab) .
Zaila egiten zait ulertzea, egungo sistemaren arazoa konpontzeko saiakerak berau sortu duen arrazonamendu berdinetik abiatuta.Bide horretan, ezinezkotzat ikusten dut beste herriekin ez mendekotasun eta elkartasunean oinarritzen diren harremanak eraikitzea kontzeptu eta norabide aldaketa bat proposatu gabe.
Beraz, herritarren ardura ere badela uste dut, egungo sistemaren suntsipen jasangarriari ekitea, pertsona zein baliabideak kontutan hartzen dituen beste kudeaketa eredu bat eraikitzearen aldeko apustua eginez!

Oihana Agirre

11 feb 2011

Hizkuntz ekologia eta euskara (Endika Gandarias)

Jon Sarasuaren hitzetaz baliatzea iruditu zait egokien hizkuntz ekologia eta euskararen egoerari buruzko gogoeta egiteko.
(link honetan dozue bere hitzaldi osoa: http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1082164520)

Denok gaude politikaren zurrunbiloan sartuta, eta nik hasierako gogoeta bat egingo nuke: eztabaida dezakegu euskal arazo politikoa noizkoa den, ia trantsizio osteko arazoa baden, trantsizio oker baten ondorioa, edo karlistadetatik datorren edo beharbada nazio kontzeptua sortu zenetik euskal nazionalismoaren arazoak ehun eta piku, berrehun, urte gutxi ditu, ez? Baina nik uste dut, sakonean, guk daukagun arazoa arazo existentzial bat dela. Nazionalismoak, arazo politikoak, berrehun urte ditu, baina arazo existentzialak milaka urte ditu.
Eta askotan ez dugu asmatzen arazo existentzialaren plano horretan jartzea eta arazo existentziala, herri honetan, nagusiki, kultura-kontu bat da. Ia milaka urte iraun duen hizkuntz komunitate honek, gaur egun, XXI. mendean, globalizazioaren garaian, nola egin dezakeen aurrera. Hori da azkenean gure arazo existentziala. Arazo politikoa konponduko da edo ez, konponduko da honela, hala, lortuko dugu independentzia, lortuko dugu autonomia edo alemanak inbadituko dute berriz Europa osoa hemendik berrogei urtera, auskalo, hori plano politikoarekin sarri gertatzen denez.
Orduan, nola egiten diogu aurre arazo existentzial honi? badago gaur egun hizkuntzak eta kulturen arteko harremana ulertzeko paradigma bat, hizkuntza ekologia deituko nukeena.
Badauka bere zentzua zergatik deitzen dugun ekologia, ez modan dagoen termino bat delako, baizik ekologia delako eredu bat ezaugarri zehatz batzuk dituena, balio zehatz batzuk dituena eta horiek hizkuntzetan eta kulturetan ere uler ditzakegulako. Zer gertatzen da? Hizkuntz ekologiaren eredu hau ari dela sortzen edo indartzen, baina oraindik gaur egun herri honetan ez dira asumitu ez partidu politikoen aldetik ezta ere euskalgintzan bertan dauden indar nagusien aldetik ere.
Ekologiak sakonean dauka etika bat. Ekologia ez da naturaren alde egotea; naturaren alde ehiztariak ere badaude, eta beti egon dira zibilizazio guztiak naturaren alde, baina ekologiak dauka etika bat, zaintzearen etika, dibertsitatearen etika, biziari bizitzen izaten uztea bere dibertsitate osoan, edozerk bizitzeko eskubidea eta duintasuna du existitzeagatik bakarrik, hor dago, nolabait, aberastasuna, eta guztiaren lotura. Azkenean, ekologia da etika bat, balio batzuk, eta gero ekologia da zientzia bat.
Eta zer dira hizkuntzak? Hizkuntzak, azkenean, ez dira besterik gabe kodigo batzuk, baizik eta hizkuntzak dira zerbaiten emaitza; Giza espeziearen dibertsitatearen isla kulturalik inportanteena. Hizkuntzak dira bizitzaren formak, eta, nolabait, giza espeziearen aniztasunaren gordailurik inportanteena momentu honetan, hizkuntzak eta hizkuntzei lotutako kulturak.
Zer dio ekologiak zentzu honetan? Ekologiak dio bizitzaren forma horiek zaindu egin behar direla. Errez ulertzen da balea galtzen denean edo Amazoniako espezie bat galtzen denean denok galtzen dugun moduan, hizkuntza bat galtzen denean ere galtzen ari garela. Hori da bat. Badu etika bat, baina baita ere badu zientzia bat, eta hau da ulertzen ez dena. Hizkuntz ekologiak badu zientzia bat eta bere jakintza-garapen horretako gako nagusietako bat da hizkuntz komunitatea. Hau da, hizkuntzak bizi dira hizkuntza komunitateak egituratzen direlako.
Eta hizkuntz komunitate horien biziberritzeak baditu arau batzuk. Edozein ekosistema moduan, minimo batzuk betetzen ez badira, hizkuntz komunitate hori degradatzen hasten da. Eta ekosistema moduan bere heriotza ziurtatuta dauka.
Orduan galdera da: bueno, eta zein da, zein dira euskara bezalako ekosistema baten minimo bitalak? Minimo bital horietatik gora gaude edo behera gaude? Hau da, euskararena zer da, gripe bat edo minbizia? Eta nola artikulatu lur berean bizi diren hizkuntza komunitate desberdinen arteko jokoa?
Badaukagu diagnostiko bat? diagnostiko minimamente zientifikoa, nola gauden, nora goazen, zein den momentu honetan euskararen egoera eta irtenbidea? Nik uste dut ezetz.

ENDIKA GANDARIAS

BIOANIZTASUNAZ (Lander Iztueta)


... eta hala agindu omen zion:
- Egin ezazu arka erraldoi bat eta sar ezazu bertan animalia espezie bakoitzeko bikote bat.
Jakina, garai hartan ez dut uste ezer entzuna zutenik ugalketa asexualaz, edota hermafroditismoaz, edota partenogenesiaz edota beste hainbat eta hainbat historiz. Hala nahi izan zuen eta jaun ahalguztidunak, bat ar eta bestea eme, gizakiaren modura. Eta eskerrak langile sutsua sexuen bereizketan gehiegi luzatu ez zen, bestela oraindik hor genuen bere horretan. Baina kontu horiek beste baterako utziko ditugu... eta eskerrak emango dizkiegu, animalia-aniztasuna aurrera atera izanagatik.

Jonek oso ongi definitu zigun beste batean zertan datzan bioaniztasunak; aniztasun genetikoak, espezifikoak eta ekosistemikoak. Egundaino 1.700.000 bizidun espezie inguru identifikatu dira lurrean, eta adituen ustez 5-20 milioi espezie inguru izan ditzakegu. Hau da, bizidun espezie asko daude. Gizakiok espezie kopuru guzti horretatik proportzio txiki bat besterik ez du zuzenean ustiatzen; dela elikadurarako, dela medikuntzarako... eta ikuspuntu ekonomiko batetik beste guztiak arbuiagarri dira. Oihan tropikalaren lekuan? Landa-soro monokultiboak.
Baina ez dugu haraino joan beharrik. Hemengo agureek oso ondo gogoratzen dute nola gazteak zirenean era guztietako sagarrak aurkitzen ziren bidertzeetan. Goldenak eta Reinetak irabazi zuten guda hura ordea. Bioaniztasun galera da ondorio zuzena.

Erregistro fosila aztertuz gero, lurraren historia bioaniztasun galera episodikoz urratua dagoela aztertzen da. Iraungipen masiboak! Batzuetan espezieen %90 inguru galdu zela kalkulatu izan da. Egungoak txikikeria hutsa dirudi horren aldean. Eta hala da. Arazoa da, garai hartan kataklismoaren eragilea klima izan zela eta oreka egoerara itzultzean denbora biologikoa nahikoa luzea izan zela berriz ere espeziazioa gertatu eta munduko lurralde guztiak kolonizatzeko. Lurreko izakiak bestelakoak ziren bai, baina hasieran bezain beste espezie zegoen. Orain lurrak beste dinamika bat darama. Gu gara iraungipenaren eragile, eta ez dago atzera bueltarik.

Noeren arkaren antzera, egun badaude landare espezie eta barietateen haziak gordetzen dituzten hazi banku erraldoiak. Garai batean izan genuen aberastasunaren erakusgarri hutsa izatearen beldur naiz. Landare horien jatorrizko ekosistema ezabatuz gero, non txertatuko baituzu hazi hori?

Hara hor bioaniztasuna babesteko bidean aurkitzen dugun beste arazoetariko bat; zer babestu behar ditugu, ekosistemak hala espezieak? Nire iritziz ekosistemak babestu behar dira. Tokian tokiko ekosistemetan badira garrantzia gehiago duten espezieak, eta horiek babesten ahalegin extra bat egin beharra dago. Baina funtsean ekosistemak babestea da itua, espezieak lekuz kanpo aurki ez daitezen.

Besterik gabe, espero dut egunen batean gure ondorengoei behinola belarra jaten zuten hartz txuri-beltzak bazirela azaldu behar ez izatea, edota elurra bezain txuri ziren hartzak bazirela, edota, azken batean, hartzak bazirela.

Lander Iztueta

7 feb 2011

Gure aniztasuna, bioaniztasun? (Jon Martin)



Azken urte hauetan indarra hartu duen hitza da bioaniztasuna. Baina garbi al dugu zer den bioaniztasuna?
Bioaniztasuna bere horretan, bizitzak dituen moldaera desberdinen multzoa da. Moldaera hauek espezie berean (genetikoa), espezie artean (espezifikoa) edota ekosistema batean (ekosistemikoa) eman daitezke.
Gu geu munduaren beste partaide bat bezala ikusiz, nik garbi daukat gu ere bioaniztasuna garela. Hala ere, bada oraindik urruneko deiadar baten hotsak utziriko sentsazioaren antzeko zer edo zer sentitzen duena hitz hau entzutean. Badirudi erabat damutzen garela naturaren beste osagai xume bat izateaz! Hirigintza, teknologia eta dirua izan dira azken hamarkadetako oinarri, mundua gure mendean izateko irrikaz, ingurua nahi adina eraldatzea zirudielarik xedea. Gauzak horrela, ez nau batere arritzen egungo munduaren egoerak: kutsadurak sorturiko berotegi efektuaren kalteak, Amazoniako habitataren murrizketa, itsas espezie batzuen kolapso bilogikoa, gizarteen arteko alde ekonimiko izugarria,...

Bizidun guztiok genetikoki ba omen dugu norberaren ongizate minimo bat bermatzeko beharra, biziraupena. Baina honetan gizakiok gainontzeko biziduenei abantaila haundia ateratzen diegu, beraien abileziak gure egin ditugu eta. Egia esan, gizarte garatuetan biziraupen soila menderaturik dagoenez, badugu bizirauteko norberekoikeria baino aratago doan zerbait, eta hau da nire ustetan, etorkizunean egoera gaurko ekintzen menpe dagoela ikusten usten ez diguna. Lehen adibidez, gure arbaso urrunek, naturako elementu zein animaliak gurtu eta aztertzen zituzten, orain ordea, gure irudira sorturiko guztiz ahaltsu baten inguruan dabiltzan erlijioak ditugu, naturarekin genuen erlazio estua apurtu eta genetikoa ez den beste ongizate behartu bat sortuz (indibidualismoa). Ondorioz, antzinetik naturarekin errespetuz bizi izan diren kulturen babesa ezinbestekoa iruditze zait ulertzeko zer ginen eta zertara iritsi garen gure bioaniztasunean.
Esan beharra dago, politikariek hartu dituztela zenbait neurri animalien eta hauen habitaten (bizilekuen) babeserako: Natura 2000 europa mailan, parke natural babestuak, biotopo babestuak,... Hala ere, nire ustetan, hauek martxan jartzeko benetako beharraren gizarteratzea ez da erabatekoa izan. Gainera, nahiz eta gero eta gehiago izan herraminta hauez arduratzen garenak, jakina da badagoela gizartearen zati bat zeinek ez duen oraindik hauen beharra ikusi nahi. Agian dena ondo doan bitartean errazago egiten delako beste alde batera begiratzea. Baina beharrezkoak direla ezin da ukatu.

Guztia laburbilduz, bioaniztasuna beharrezkoa dugulako eta jasangarri izan dadin lanean jarraitu dezagun, gaur egungo euskal pailaso arrakastatsuenek erabili ohi dituzten 3 hitzekin esango dizuet: “sentitu, pentsatu ta ekin!”. Gomendagarria iruditu zait gainera Asier Ilariok eta Alberto J. Gorritibereak eginiko dokumentala “Flysch, haitzen hitza”, hona hemen trailerra:
http://www.flyschzumaia.com/www/eusk/teaser.php

Jon Martin Agirre
“Gu anitzak garelako nahi dugu bioaniztasuna”

21 ene 2011

LIDERGOAREN ALDE ZEIN KONTRA (Aratz Garmendia)

Lidergoaren alde zein kontra; gomendatutako artikulu honetan, ekoliderrak proiektuaren izenak aditzera ematen digun bezala, jardunaldi hauetan atal garrantzitsua den lidergoaren inguruan hausnarketa eta iritzi batzuk ematera ausartuko naiz. Hausnarketa hauek osteguneko saioan landuko denarekin osatuko dira eta nolabait eztabaida ireki bat egitea proposatzen dut proiektuko beste kideekin.

Ekoliderrak proiektuaren oinarri nagusia, elkartu garen kideok ekologista eta liderrak bilakatzea litzateke, hobeto esanda, batenbatzuek sustorik har ez dezagun, ekologiaren gaineko sentsibilizazio eta aktibismo bat sustatzea eta sortu litezkeen ideia, proiektu... garatzeko gizarteko agente baliagarriak, zentzudunak, arduratsuak... formatzen laguntzea litzateke. Honaino oso ondo, baina barneratu garen proiektuaren izena ekoliderrak denez, eta hitz-joko honek bere historia edukiko duenez, terminologiari eta kontzeptuari buruz zerbait esatea komenigarria litzateke txispa pizten hasteko.

Argi dago, gaztelanierako lider hitza, ingelerako leader terminotik itzulia izan dela. Era berean gaztelaniazko lider hitza, euskarak jaso du eta gauza pixka bat nahastuz gero, gaztelanierako lider eta euskarazko buruzagi hitzak, sinonimo bezala agertzen badira ere, eguneroko errealitatean bi zentzu ezberdin izan ditzakete, horregatik ez gara ekoburuzagiak. Esan liteke, euskaraz lider hitza erabiltzea ere zilegi dela, eta eskerrak. Baina orduan ze ezberdintasun dago lider eta buruzagi (dirigente) baten artean? Edo hauek betetzen duten lidergoaren eta buruzagitzaren artean? Ba motzean, karguaren eta funtzioaren arteko ezberdintasuna izango litzateke. Esan liteke liderrek konbentzimendu batez bideratuta, besteak helburu jakin batzuk lortzeko bidean talde edo dena delakoa gidatzeko ahalmena duten pertsonak direla? Eta buruzagiak berriz, liderrak izan ala ez, lidergo kargua duten pertsonak direla? Ez da erraza baina ez gabiltza urrun.

Hasiera batean esan liteke behintzat, euskal herrian behintzat eta seguru beste leku askotan ere bai, kaleko irudimenean, liderrak buruzagiak baino hobeto ikusiak daudela. Honela, lider batek bere taldearen gaineko onurak lortu behar ditu, liderra izaten jarraitu nahi badu, eta buruzagiak berriz ez du beti berari buruzagitza eman dioten guztien aldeko neurririk hartuko. Argi dago, kasu bat jartzearren, buruzagitza lortu duen militar batek bere eta bere ingurukoen interesen alde jokatzen badu buruzagitza eta lider kontzeptuak ez duela ezertarako balio. Baina urrutira joan gabe ere, ustezko sistema demokratikoetan ere liderren eta buruzagien eta beraz orain arte aipatu bezala, pertsona hauek betetzen dituzten karguen eta funtzioen, eta hauek lortzeko erabiltzen diren estrategia, arrazonamendu, justifikazioen... gaineko eztabaida irekita eta bizirik mantentzea, badaezpadaere. Zati hau aldatu.

Beraz zer gara ekoliderrak? Ekologistak, liderrak, biak batera edota bietako bat ere ez? Izenen itzalean erori baino hobe genuke, azaletik aldendu eta ekologismoaren eta lidergoaren barneko mamiak ateratzen hasiko bagina. Gai honen inguruan polemika sortzea helburu dudanez, urtarrilak 16 igandean El Pais-en argitaratutako artikulu batean, 7 urtez, ustez, britainiar aktibista ekologista baten gaineko gorabeherak aipatzen ziren, ustez diot, azkenean Scotland Yarden aginduetara zegoen polizia-espia zela jakin baitzen. Hala ere, azkenean polizia utzi eta stocolmo sindromeaz, bere “bidelagun” izan ziren aktibisten alde agertu omen da. Kasua izugarria da, ez sinisteko modukoa, hala ere irakurri nahi izanez gero: http://www.elpais.com/articulo/reportajes/lider/era/infiltrado/elpepusocdmg/20110116elpdmgrep_2/Tes
Aratz Garmendia Altuna

10 ene 2011

Elikagai subirotasunari buruzko ikastaroa


Ecologistas en acción taldeak Elikagai subirotasunari buruzko on line ikastaroa antolatu du.


Askoren interesekoa izan daitekeelakoan azpiko loturan informazio gehiago aurki dezakezue.




Urtarrilaren 19an itsiko da izen ematea.