GAZTE EKOLIDERRAK proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoan jasangarritasunaren alde gogoz arituko den gazte sare formatu eta aktiboa sortzea da. Proiektu hau Kutxak garapen jasangarriaren alde eta gazte lidergoaren alde egiten duen apustuaren ondorioetako bat da. Trebakuntza eskaintzan esparru anitzetako unibertsitateko irakasleak, erakundeetako ordezkariak, profesionalak, elkarteak, adituak, aktibistak, mendizaleak eta bestelakoek parte hartzen dute, garapen jasangarria eta lidergoa ikuspuntu ezberdinetatik landu ahal izateko.

11 dic 2010

Aukeraketa zaila baina Gazte Ekoliderrak 2011 eratzear

Gazte Ekoliderrak abiatu da dagoeneko. Izena emateko epea joan den ostiralean amaitu zen eta aste honetan azken gazteak elkarrizketatuko ditugu. Abenduak 20 rako talde osatuko dugu eta egun hauetan lan gogorrena tokatzen zaigu: gazteen aukeraketa!

Datorren astelehenean webgune honetan argitaratuko da Gazte Ekoliderrak 2011ean parte hartuko duten gazteen zerrenda.

5 dic 2010

Gazte Ekoliderrak Euskonews gaztean

Euskonews Gazteako azken alean (179 zbk.) Gazte Ekoliderrak ekimena da protagonista.

Bertan ekimenean partaide izan den Amaia Otazoren hitzak jasotzen dira. Berarentzat ekoliderrak proiektua izan denaren inguruko gogoetak eta abian jarriko den Ekoliderrak 2011aren berri emanaz bi testu aurki ditzakegu azalean.

Informazio osoa izateko, sartu Eskonews Gaztean.

26 oct 2010


Eguna: Azaroak 13
Ordutegia: 9:00-14:30
Lekua: Donostian, Kutxako Arrasate kaleko aretoan

HELBURUAK:

• Munduan zein Euskal Herrian ematen diren herrigintza molde emergenteak Donostialdean ezagutaraztea.
• Jasangarritasunaren alde dauden egitasmoak koordinazio bidean jartzea.
• Ekoliderrak Sareak egin behar duen bidea erreferente berrietan kokatzea.
(Gehiago jakiteko klikatu irudia)

1 sept 2010

Donostiako IX. Azoka Ekologikoa

Eguna eta ordua: Irailak 4 (larunbata), 10:00 - 15:00
Tokia: Boulervard, Donostia.
Antolatzaileak: Biolur, Behemendi eta Donostiako Udala.

1 jul 2010

TRANSITION mugimendua Euskal Herrian


IRAUNKORTASUNERAKO TRANTSIZIOA: Euskal Herrirako ikasbideak hitzaldia.

Munduko herri ezberdinetan martxan jartzen ari den Transition mugimendua ezagutzeko aukera izango da eta horretarako, Ingalaterrako egitasmoko bi kide izango dira, besteak beste.


  • Eguna eta ordua: Uztailak 6 (asteartea), 18:30etan
  • Tokia: Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (areto nagusia) - Arrasate
  • Antolatzaileak: Bagara, Lanki eta Mondragon Unibertsitatea
  • Transition mugimenduak egindako dokumentalaren trailerra eta egitasmoaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu BAGARAko blogan.

24 jun 2010

KONTSUMO TALDEAK

Uztailearen 17an Zarauzko Gaztelekun “Kontsumo Taldeak sortzen" izeneko jardunaldiak egingo dira.

Helburua: Sortzen ari diren baserritar eta herritarren arteko harreman zuzeneko taldeei bultzada bat eman eta taldeen zalantza eta beharrak konpartitzea.

Izena emateko epea uztailaren 12an amaituko da.
Izena emateko deitu 943 654 281 telefonora (Maider), edo idatzi ebel@ehneg.net helbidera.

Jardunaldien egitaraua

Antolatzaileak: EHNE, Biolur eta Lurgintza.

TRANSGENIKOAK

Mugarik Gabeko Ingeniaritza taldeak, transgenikoen inguruko hitzaldi bat antolatu du datorren ekainaren 30ean, arratsaldeko 19tan, Guardetxean (Urgul mendia).

Transgenikoen kontra eta alde daudenak bilduko dira bertan, eta alde guztietako argudioak entzungo dira.

Informazioa

Animatu!

16 jun 2010

GAZTE EKOLIDERREK DIPLOMA JASO DUTE


Ekainaren 3an, Ingurumenaren Nazioarteko Egunari begira, Gazte Ekoliderrak egitasmoko parte hartzaileek diploma jaso zuten Kutxako ordezkarien eskutik.
30 gazteak, 19 eta 29 urte bitartekoak, ofizioz eta afizioz disziplina ezberdinetakoak, eta Gipuzkoako bazter guztietatik etorriak, ia astero bildu dira Donostiako Zabalegin jasangarritasunari eta lidertzari buruz hitz egiteko eta hausnartzeko.
Teoriatik praktikara pasatzeko bidean, orain beren herri eta eskualdeetan garatzeko proiektuak prestatzen ari dira. Hori baitzen, azken finean, Gazte Ekoliderrak egitasmoaren helburuetako bat, jasangarritasunaren alde lan egingo duten gazte aktiboak sortzea eta elkarlanean aritzea.

1 jun 2010

AUZOLANDEGIAK UDARAN

Aranzadi zientzia elkarteak eta Kutxak auzolandegiak antolatu dituzte aurten ere. Natura eta kultur ondarea berreskuratu, ezagutu eta zaintzen ikasteko aukera paregabea udara honetan.

3 may 2010

Gazte Ekoliderrak asteburu pasa Lakabera


Asteburu honetan 3. edizioko Ekoliderrak Lakabera goaz. Ziur esperientzia politta izango dela!

2012eko otsailak 10 eta 11

Ostirala

Ekogunean: 16.00 etan autobusa Lakaberuntz.

Lakaben
18.00 Gelak banatu
18.30 Deshazkundea. Florent Marcellesi. Ekologista aktibista frantsesa.

Afaria

20:30 Lakaberi buruzko mintzaldi-tertulia eta bideoa. Bizitzeko eredu alternatiboa, ekovillage, ekofeminismoa, autogestioa... 30 urteko bidea. Mabel Alfredo.

Larunbata - Lakaben

09.30 Gosaria
10.00 Bertako lagunekin Lakaben txangoa: Nola antolatzen dira praktikan, erabakiak eta eguneroko kudeaketa, ingurumenarekin erlazioa, bailarako herriekin lotura, zer baliabide motak dituzte: baratzak, okindegia, abereak, energia lortzeko aukerak, hondakinak nola kudeatzen dituzte praktikan... Alfredorekin

14.00 Bazkaria

16.00 Ecología de las relaciones humanas. Armonía y equilibrio entre las necesidades propias, las de las otras personas, las del grupo y las del Planeta. Maugerekin

Ekoliderren zalantza eta kezkentzako tartea

20.00 Ekogunea

14 abr 2010

GAZTE EKOLIDERRAK EKITEKO PREST


GAZTE EKOLIDERRAK egitasmoaren bigarren fasean, Ekin aldian, sartuko dira.
Taldeka landu beharko dituzten proiektuen aukeraketa prozesuan murgilduta daude jada. Gazteek beren herri edo eskualdeetan beraiek proposatutako jasangarritasun proiektu desberdinak garatuko dituzte hiru eta lauko taldeetan. Gehienez 10 proiektu aukeratu ahal izango dituzte eta 20 proiektutik gora jaso dituzte jada.
Beraz, negoziazio lanetan hasi beharko dute eta epe motzean aukeratutako hamarrak zehaztu beharko dituzte.

23 mar 2010

'Pasaia badia' performancea


Pasaiako badiaren eraldatzearen inguruan hausnarketa, performancea eta DJ saioa antolatu du Imanol Iraola Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak. Pasaian bertan izango da, larunbatean, hilak 27, Trintxerpeko alkate ordetzan.

18 mar 2010

JOSU IZTUETA, BIDAIARIA: «Gazteak ginen, ez genekien zer nahi genuen, baina bai zer ez genuen nahi»


Larunbat arratsaldean Josu Iztueta bidaiariarekin mendi buelta egiteko asmoa zuten Gazte Ekoliderrek. Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu ordea, eta etxe barruan geratzea erabaki zuten. Baina Iztueta ez zen esku hutsik joan Arotzeneara: munduan barrena bizitutako bere ibileren kontaketa ekarri zien. «Gazteak ginen, ez genekien zer nahi genuen, baina bai zer ez genuen nahi» esan zuen Iztuetak hasi aurretik. Inbiritan eta aho zabalik utzi zituen Gazte Ekoliderrak.

Etxarri-Larraungo Arotzenean egon ziren Gazte Ekoliderrak


Joan den asteburuan Etxarri-Larraunen Kutxak duen ingurumen heziketarako Arotzenea etxean egon ziren Gazte Ekoliderrak.
Proiektuak eta lan ildoak zehazten aritu ziren baina tartean izan zuten jasangarritasunaren inguruko hausnarketa mordoska egiteko aukera ere.
Larunbat arratsaldean Josu Iztueta bidaiari ezagunarekin aurreikusitako mendi buelta bertan behera geratu zen, elurra baitzen Nafarroako bazter hartan ere. Herrian barrena egindako bueltaxka azkar batekin konformatu behar izan zuten. Horren truke, Iztuetak bere ibileren nondik norakoak azaldu zizkien.
Ondoren, Gorriti artzain, eskultore, zurgin eta margolariaren Arribeko etxe-museora joan ziren haren gogoetak entzutera. Sukalde txokoan bukatu zuten kontu kontari artistarekin.

12 mar 2010

Asteburua Arotzenean


Asteburua, martxoak 12 eta 13, Etxarri-Larraungo Arotzenea ingurumen hezkuntzarako etxean emango dute Gazte Ekoliderrek.

Goizean etxe barruko lanak egingo dituzte, antolaketa, lan banaketa, gaien banaketa eta abar bezalakoak eta arrratsaldean Josu Iztueta bidaiariarekin mendi buelta egingo dute.

Eta bukatzeko, Gorriti eskultore, zurgin, margolari eta artzainaren etxe-museoa ikustera joango dira.

1 mar 2010

Gazte Ekoliderrak 2010

Gazte Ekoliderrak proiektuak bere aurkezpen bideoa aurkeztu du! Motion graphics teknikaren bidez egindako bideo hau proiektu berri honen aperitifa besterik ez da … Zeren zain zaude? Ikus ezazu hementxe bertan edota youtuben.