GAZTE EKOLIDERRAK proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoan jasangarritasunaren alde gogoz arituko den gazte sare formatu eta aktiboa sortzea da. Proiektu hau Kutxak garapen jasangarriaren alde eta gazte lidergoaren alde egiten duen apustuaren ondorioetako bat da. Trebakuntza eskaintzan esparru anitzetako unibertsitateko irakasleak, erakundeetako ordezkariak, profesionalak, elkarteak, adituak, aktibistak, mendizaleak eta bestelakoek parte hartzen dute, garapen jasangarria eta lidergoa ikuspuntu ezberdinetatik landu ahal izateko.

26 abr 2012

25 gehiago gara!

Apirilaren 19an, Donostiako Kursaaleko Kutxako erakusketa aretoan aurtengo trebakuntzari bukaera emanaz "Diploma banaketa" ospatu genuen. Aurrez Yayo Herrerok gaur egun Ekonomia, bioaniztasuna eta jasangarritasunaren arteko loturak aztertu zituen. Eskerrik asko Yayo, oso saio interesgarria izan zen. Ondoren Carlos Ruiz Kutxa Ekoguneko lehendakariak aurten Ekoliderrak trebakuntza burutu duten 25 gazteei beren diplomak banatu zizkien. Oh: Argazkian Zuhaitz Akizu 3.edizioko Ekoliderretako bat saioari amaiera emateko hitz batzuk esanez