GAZTE EKOLIDERRAK proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoan jasangarritasunaren alde gogoz arituko den gazte sare formatu eta aktiboa sortzea da. Proiektu hau Kutxak garapen jasangarriaren alde eta gazte lidergoaren alde egiten duen apustuaren ondorioetako bat da. Trebakuntza eskaintzan esparru anitzetako unibertsitateko irakasleak, erakundeetako ordezkariak, profesionalak, elkarteak, adituak, aktibistak, mendizaleak eta bestelakoek parte hartzen dute, garapen jasangarria eta lidergoa ikuspuntu ezberdinetatik landu ahal izateko.

14 abr 2010

GAZTE EKOLIDERRAK EKITEKO PREST


GAZTE EKOLIDERRAK egitasmoaren bigarren fasean, Ekin aldian, sartuko dira.
Taldeka landu beharko dituzten proiektuen aukeraketa prozesuan murgilduta daude jada. Gazteek beren herri edo eskualdeetan beraiek proposatutako jasangarritasun proiektu desberdinak garatuko dituzte hiru eta lauko taldeetan. Gehienez 10 proiektu aukeratu ahal izango dituzte eta 20 proiektutik gora jaso dituzte jada.
Beraz, negoziazio lanetan hasi beharko dute eta epe motzean aukeratutako hamarrak zehaztu beharko dituzte.