GAZTE EKOLIDERRAK proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoan jasangarritasunaren alde gogoz arituko den gazte sare formatu eta aktiboa sortzea da. Proiektu hau Kutxak garapen jasangarriaren alde eta gazte lidergoaren alde egiten duen apustuaren ondorioetako bat da. Trebakuntza eskaintzan esparru anitzetako unibertsitateko irakasleak, erakundeetako ordezkariak, profesionalak, elkarteak, adituak, aktibistak, mendizaleak eta bestelakoek parte hartzen dute, garapen jasangarria eta lidergoa ikuspuntu ezberdinetatik landu ahal izateko.

24 jun 2010

KONTSUMO TALDEAK

Uztailearen 17an Zarauzko Gaztelekun “Kontsumo Taldeak sortzen" izeneko jardunaldiak egingo dira.

Helburua: Sortzen ari diren baserritar eta herritarren arteko harreman zuzeneko taldeei bultzada bat eman eta taldeen zalantza eta beharrak konpartitzea.

Izena emateko epea uztailaren 12an amaituko da.
Izena emateko deitu 943 654 281 telefonora (Maider), edo idatzi ebel@ehneg.net helbidera.

Jardunaldien egitaraua

Antolatzaileak: EHNE, Biolur eta Lurgintza.

TRANSGENIKOAK

Mugarik Gabeko Ingeniaritza taldeak, transgenikoen inguruko hitzaldi bat antolatu du datorren ekainaren 30ean, arratsaldeko 19tan, Guardetxean (Urgul mendia).

Transgenikoen kontra eta alde daudenak bilduko dira bertan, eta alde guztietako argudioak entzungo dira.

Informazioa

Animatu!

16 jun 2010

GAZTE EKOLIDERREK DIPLOMA JASO DUTE


Ekainaren 3an, Ingurumenaren Nazioarteko Egunari begira, Gazte Ekoliderrak egitasmoko parte hartzaileek diploma jaso zuten Kutxako ordezkarien eskutik.
30 gazteak, 19 eta 29 urte bitartekoak, ofizioz eta afizioz disziplina ezberdinetakoak, eta Gipuzkoako bazter guztietatik etorriak, ia astero bildu dira Donostiako Zabalegin jasangarritasunari eta lidertzari buruz hitz egiteko eta hausnartzeko.
Teoriatik praktikara pasatzeko bidean, orain beren herri eta eskualdeetan garatzeko proiektuak prestatzen ari dira. Hori baitzen, azken finean, Gazte Ekoliderrak egitasmoaren helburuetako bat, jasangarritasunaren alde lan egingo duten gazte aktiboak sortzea eta elkarlanean aritzea.

1 jun 2010

AUZOLANDEGIAK UDARAN

Aranzadi zientzia elkarteak eta Kutxak auzolandegiak antolatu dituzte aurten ere. Natura eta kultur ondarea berreskuratu, ezagutu eta zaintzen ikasteko aukera paregabea udara honetan.